Margolaria, ilustratzailea & Arte Plastikoetan irakaslea, Oiartzun, 1993 (Gipuzkoa).

 

EHU bitartez Haur Hezkuntza Graduduna eta Goi-Mailako Teknikaria Ilustrazio Diseinuan eta Arte Plastikoan Bartzelonako Escola Massanaren bitartez. Alaiak bere lana erakusteko aukera izan du FLIC Jaialdian (Bartzelonako haur eta gazte literatura jaialdia). Boloniako Alianza Frantsesean 2017, Kutxa Kulturreko Artistaren Txokoan 2019 eta Arteuparte Galerian 2020, besteak beste. 

 

Bere unibertso piktorikoa lerroz eta kolorez beterik dago. Lerro jarraiaren bitartez bere irudimena askatu eta  bere emozioak eta interesan azaleratzen ditu. Errepresentazio hauetan, emakumearen irudia eta elementu naturalak presentzia handia dute. Erabiltzen duen gama kromatikoari erreparatuz, lur kolore naturalak, okreak eta berdeak nagusitzen dira.  Maiz lerroaren eta kolore orbanen arteko erlazioarekin jolaste du esanahi berriak sortze bidean. 

 

Jorratzen dituen gaiak bere bidaiekin, ingurugiro  naturalarekin eta kezka sozialekin lotuak daude. Proiektuaren arabera euskarri ezberdinen gainean lan egiten ohi du, hala nola: papera, mihisea, buztina, horma edota oihala.

Erakusketak

 Group Show, TIEMPO, Arteuparte Gallery, Donostia 2020.

 

HIRU BINAKA 2º dantza & pintura performance-a Izar Aizpururekin, Oiartzun 2020.

 

ESERI MENTAL 1º dantza & ilustrazioa performance-a Aintzane Revueltarekin, antolatzailea Arteuparte Gallery, Donostia 2020.

 

-Solo Show. Martindozenea, Irun 2019

-Solo Show. Posidonia Estudio, Donostia. 2019

-Group Show, IRUDIGILEAK, Olatu Talka Festival, Donostia 2019.

-Solo Show. Artistaren Txokoa. Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera 2019.

-Solo Show. El Muro. Sagües, Donostia 2019.

-Solo Show. Mikelazulo Kultur Elkartea, Orereta 2019.