Eskari pertsonalizatuak.

Zure etxeko paretak, lantokikoak berritu nahian bazabiltza edo opari berezi bat egin nahi baduzu, artelan pertsonalizatua da bilatzen ari zaren aukerarik onena. Modu honetan, irudia zure beharretara oinarritua sortuko dut, bai tamaina, gama kromatiko, euskarri eta gai aldetik.  Eskariak ilustrazio digitalak, margolanak, eskulturak edo muralak izan daitezke. 

nola funtzionatzen du?

1. Inspirazioa. 

Aukera itzazu nire aurretiko lanetatik gustuko dituzun irudiak (nire Instagram perfila toki ona da begiratzen hasteko), dagoeneko zer nahi duzun baldin badakizu  konta iezadazu ondorengo inkesta betez: zer kontzeptu jorratu nahi duzun, koloreak, formatua etab.

 

2. Bozetoak

 Behin diseinuaren nundik norakoak finkatu ditugula bozeto lanekin hasiko naiz (4-6 egun inguru behar izaten ditut). Digitalean egindako proposamena bidaliko dizut gama kromatiko proposamen ezberdinekin. Kontuan izan zirriborroekin hasi aurretik ordainketa zati bat egitea beharrezkoa dela.

 

 3. Artelana sortu

Zirriborroa gaindituta,  artelana osatzen hasiko naiz. Tamaina erdiko mihiseak egiteko 2 aste inguru behar izaten ditut, denbora epeak eskariaren ezaugarrien araberakoak izango dira.

 

Gainditu & bidali.

Artelan finala amaituta, argazki bat bidaliko dizut emaitza gainditu dezazun. Ondoren, eskaria bildu eta bidalketa zertifikatua egingo dut. Ordainketaren %100 egin ondoren, bidalketa prozesuak 3 edo 5 egun hartu ditzazke.

 

 


hasi zure artelana sortzen.

Bete ondorengo inkesta aipatutako informazioa zehaztuz. Gogoratu aurretiko lanen erreferentzietaz mesedez, informazio baliotsua baita eskariaren abiapuntua finkatzeko. Mila esker konfiantzagatik!

 

 


Note: Please fill out the fields marked with an asterisk.