Moda bilduma jasangarria aparteko diseinuarekin.

AIA bilduma, 2021. Libe Sargarzazu, Kapen ,moda jasangarri diseinatzalearekin batera sortutakoa da. Aiako Harria mendian errotuta eta kokaleku natural honen paisaian inspiraturik, mihise gainean egin dudan artelanetik  estanpazio lanak burutu dira liho organiko gainean  Bilbon. Libek telaren ezaugarriak eta estanpazioaren berezitasunak kontuan hartuz, estetika minimalista duten 4 piezez osatutako kolekzioa diseinatu du. Azkenik, eskualdeko konfekzio lantegietara bidali da, hasieratik bukaerara Euskal Herrian ekoiztu den edizio mugatuko bilduma bat sortuaz. Gehiago ikusteko bisitatu www.kapen.eu